Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Igande honetan

Altuna-Martija vs Laso-Imaz, Bizkaia pilotalekua bete egingo da denboraldiko lehen final handian

Agentziak | EITB MEDIA

Aurreikuspenen arabera, Jokin Altuna eta Julen Martija dira faboritoak. Finala, zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

  • 2022ko Binakako Txapelketako finala jokatuko duten pilotariak

    2022ko Binakako Txapelketako finala jokatuko duten pilotariak. Irudia: EITB Media.

Bilboko Bizkaia pilotalekua leporaino beteko da igandean azken bi urteetan pandemiak eragindako murrizketen ostean, Jokin Altuna-Julen Martija eta Unai-Laso-Ander Imaz bikoteek jokatuko duten Binakako Txapelketako finala ikusteko.

Binakakoa urtean dauden hiru final handietako bat da, Buruz Burukoarenarekin eta Lau T'erdikoarenarekin batera.

Kantxa bilbotarrak bere 3.000 jesarlekuak beteko ditu, 35 eta 120 euro arteko sarrerak salduta. Teorian, Altuna eta Martija dira txapela janzteko faboritoak, esperientzia gehiago eta beste txapela batzuk irabazi dituztelako. Lasok eta Imazek, berriz, lehen txapelketa handia irabazteko aukera dute.

Jokin Altuna (Amezketa/Gipuzkoa, 26 urte) azken urteetako izarretako bat da. 2018ko eta 2021eko Buruz Burukoak eta 2017ko, 2020ko eta 2021eko Lau T'erdiko txapelketak irabazi ditu. Igandekoa bere lehen garaipena izango litzateke Binakakoan, eta, gainera, "hiru koroak" dituzten pilotarien ohorezko taldean sartuko litzateke.  

Julen Martija (Etxeberri/Nafarroa, 24 urte) lau finalisten artean Binakako txapela irabazi duen bakarra da. Joseba Ezkurdiarekin batera irabazi zuen 2020. urtean, harmailak hutsik jokatutako finalean. Aimar Olaizola eta Mikel Urrutikoetxea mendean hartu dituzten final hartan.

Aurrean, Unai Laso (Bizkarreta-Gerendiain/Nafarroa, 24 urte) eta Ander Imaz (Oiartzun/Gipuzkoa, 27 urte) izango dituzte. Baikokoak ezustekoa ematen saiatuko dira, finalerdietako ligaxkako azken jardunaldian egin bezala.

Lasorentzat bere bigarren final handia izango da, azaroan Lau T'erdikoa jokatu ostean. Altunaren aurka galdu zuen partida hura. Imazentzat, berriz, lehen final handia da, lauren artean zaharrena den arren.

Material aukeraketa

Bi bikoteek asteazkenean egin zuten material aukeraketa. Altuna III.ak eta Martijak 104.3, 105.1 eta 104.8 gramoko pilotak aukeratu zituzten, aurkarienak baino bote gutxiagokoak. Lasok eta Imazek, aldiz, 104.7, 104.1 eta 104.1 gramokoak hautatu zituzten.

Finala, 17:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partida izango da. Aurretik Elezkano II.a-Rezusta eta Jaka-Mariezkurrena bikoteek neurtuko dituzte indarrak. Jaialdia zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.