Binakakoa
22-20
Titin III.a eta Merino II.a, finalera Olaizolari eta Beroizi irabazita
Erredakzioa
Errioxarrek 22-20 irabazi dute Ogetan jokatu den partida. Gaur arte garaitezin ibili dira Aimar eta Mikel, baina finalerako txartela Xala-Laskurain bikotearen aurka lortu beharko dute.
Titin III.ak eta Merino II.ak Binakako Txapelketako finalerako txartela eskuratu dute Olaizola II.ari eta Beroizi finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldiko partida 22-20 irabazita Gasteizko Ogeta pilotalekuan.
Partida ikusgarria izan da, parekotasun handikoa eta lau pilotariek ikuskizun bikaina eskaini dute. Titin eta Merino indartsu hasi dira (5-2), baina azkar erreakzionatu dute Olaizolak eta Beroizek. Berdinketa ugari egon dira partidan zehar: 5-5, 7-7, 8-8, 9-9, 10-10, 11-11, 17-17 eta 20-20. Momentu horretan tanto garrantzitsua eskuartu dute errioxarrek eta azken sakearekin garaipena eskuratzeko aukera izan dute. Azken tantoa oso lehiatua izan da, baina azkenean, Aimar Olaizolak txapara bidali du pilota eta ondorioz, garaipena lortu dute Titinek eta Merinok (22-20).
Olaizola II.ak eta Beroizek datorren asteburuan Xalaren eta Laskurainen aurka jokatuko dute. Partida hau irabazten duena sailkatuko da finalera.