Binakakoa
Hamalautik hamalau
Aimar Olaizola, geldiezina
Erredakzioa
Goizuetakoak, Mendizabalekin oraingoan, 22-17ko markagailuarekin gainditu ditu Lasa eta Peñagarikano Urretxuko pilotalekuan.
Aimar Olaizolak eta eta Oier Mendizabalek (Beroizen ordezkoa) 22-17ko markagailuarekin hartu dituzte mendean Aritz Lasa eta Peñagarikano (Zubietaren ordez) Urretxuko pilotalekuan jokatutako partidan.
Olaizola II.ak geldiezin jarraitzen du jokoan zeuden hamalau puntuetatik guztiak lortuta. Lasak eta Peñagarikanok, ordea, hiru baino ez dituzte eskuratu eta finalerdietako ligaxkatik kanpo geratu dira.