Binakakoa
Labriten
Garrantzizko puntua Bengoetxea eta Apraiz bikotearentzat (22-10)
Erredakzioa
Seigarren puntua eskuratu dute Lasa eta Pascual mendean hartuta eta sailkapen nagusian Abel Barriola eta Juan Martinez de Irujo gainditu dituzte.
-
Bengoetxea eta Apraiz, artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Bengoetxeak eta Apraizek osatzen duten bikoteak seigarren puntua eskuratu du Binakako Txapelketan Aritz Lasa eta Pascual Labriteko norgehiagokan mendean hartuta (22-10).
Garrantzi handiko puntua da Oinatz eta Alexis pilotarientzat sailkapen nagusian Abel Barriola eta Juan Martinez de Irujo gainditu baitituzte. Merezitako garaipena izan da, erosoa, eta gorriak hasieratik nagusitu dira.