Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

22-11

Titinek eta Merinok erraz gainditu dituzte Bengoetxea VI eta Apraiz

Erredakzioa

Gorriek 9-0eko partzial erabakigarriarekin hasi dute partida eta Oinatz eta Alexis ez dira errioxarren garaipena arriskutan jartzeko gai izan. Titinek eta Merinok seigarren puntua lortu dute.

03:44
Titin eta Merinoren garaipena Bengoetxea eta Apraizen kontra
Titinek eta Merino II.ak garaipen erosoa lortu dute Bengoetxea VI eta Apraiz bikotea 22-11 mendean hartuta. Irunen jokatu da Binakako Txapelketako hamargarren jardunaldiko aurreneko neurketa. Errioxarrek seigarren puntua eskuratu dute eta Bengoetxea eta Apraiz bostekin geratu dira.

Gorriek 9-0eko partzial erabakigarriarekin hasi dute partida. Oinatz eta Alexis kostata suspertu dira, baina ez dute errioxarren garaipena arriskutan jarri.

Titinek kolpe gogorra hartu du zailtasun handiko pilota itzultzen saiatu denean, baina sustoa izan da eta jokatzen jarraitu du.

Larunbat honetan Olaizola II - Beroiz / Gonzalez –Barriola partida jokatuko da Bilbon eta igandean, Eibarren, Berasaluze VIII - Albisu / Aritz Lasa – Peñagarikano bikoteek neurtuko dituzte indarrak (zuzenean eitb.com eta ETB1en 17:00etatik aurrera). Astelehenean, Tolosan, Xala - Laskurain eta Arretxe II - Begino pilotariek jokatuko dute (zuzenean eitb.com eta ETB1en 16:30etik aurrera).