Binakakoa
8. jardunaldia
Titin-Merino II bikoteak Irujo eta Barriola garaitu dituzte (22-19)
Erredakzioa
Partida hau irabazita bi bikoteak berdinduta daude sailkapeneko bigarren postuan bost garaipeneko eta hiru porroteko balantzearekin.
Partida hasieran Irujo eta Barriola ibili dira agintzen (1-5), baina Titinek eta Merinok erreakzionatu eta partida berdintzea lortu dute (7-7). Ondoren, Juanek eta Irujok berriro ihes egin dute markagailuan (9-13), baina Titinek eta Marinok bigarrenez partida berdintzea lortu zuten (13-13). Berdinketa batzuk gainditu ondoren (14-14, 15-15, 16-16) Titin eta Merino jarri dira aurretik markagailuan (20-17). Irujo eta Barriola saiatu dira partida luzatzen, baina ezin izan dute garaipena lortu. Azkenean, Titin III-Merino II bikotea atera da irabazle.