Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Binakako Txapelketa

Bengoetxea VI-Apraiz bikoteak garaipena lortu du Tafallan

Erredakzioa

22-12 irabazi dute oraindik garaipenik lortu ez duten Arretxe II.aren eta Beginoren aurka. Lau puntu dituzte orain Oinatzek eta Alexisek.

04:36
Pilota
Bengoetxea VI-Apraiz bikoteak 22-12 irabazi zuten Arretxe II.aren eta Beginoren aurkako partida Tafallan. Zortzi jardunaldi burutu dira Binakako Txapelketan eta Bengoetxea VI-Apraiz bikotearentzat laugarren garaipena da. Arretxe II-Begino bikoteak ez du oraindik partidarik irabazi.

Hasieratik nagusi izan ziren Oinatz eta Alexis Tafallako frontoian. Abantaila onak hartu zituzten hasieratik, 9-3 eta 16-10. Arretxerentzat eta Beginorentzat desabantaila handiegia izan zen eta 22-12ko emaitzarekin bukatu zen norgehiagoka.