Binakakoa
Bosgarren jardunaldia
Binakako Txapelketa: Titinek eta Merinok bigarren garaipena lortu dute
Erredakzioa
Bikote errioxarrak landutako garaipena lortu du (22-14) Bengoetxea eta Apraiz mendean hartu ostean, Logroñoko Adarraga pilotalekuan.
Binakako Txapelketan bigarren garaipena lortzeko bultzada eman dio Merino handi batek Titini. Titin-Merino eta Bengoetxea-Apraiz (22-14) bikoteek partida polita jokatu dute Logroñoko Adarraga pilotalekuan. Norgehiagokak erritmo bizia izan du eta zenbait tanto oso politak izan dira.
Nahiz eta jokoan berdintasuna nagusi izan, neurketan zehar gorriak (Titin-Merino) markagailuan distantzia bat mantentzeko gai izan dira. Errioxarrak indartsu hasi dira partida, baina Bengoetxeak eta Apraizek gertu mantentzea lortu dute.
Bengoetxeak eta Apraizek ez dute amore eman, baina gorriek norgehiagoka haustea lortu dute lan erditan (17-11). Zenbait pilota galdu ditu Apraizek eta Bengoetxeak akatsen bat egin du.
Horrela, gorriak Bengoetxea eta Apraizen garaipen eta porrot kopuru berdinekin geratzen dira, baina sailkapenean gainditzen dituzte average hobea dutelako.