Binakakoa
Laugarren jardunaldia
Aurreneko puntua Xala eta Laskurain bikotearentzat (22-16)
Erredakzioa
Bikoteak Titin eta Merino gainditu ditu Logroñoko Adarragan. Landutako eta merezitako garaipena izan da.
Urdinek hasi dute hobeto partida, baina minutuek aurrera egin ahala nagusitu dira Xala eta Laskurain eta urduristasuna agertu da errioxarretan.
Titin ez zegoen amore emateko prest eta markagailuari buelta ematen saiatu da aurreko koadroetan ondo jokatuta, baina gorriek partida serio egin dute eta euren lehen puntua lortu dute. Gehiago izan dira eta merezitako garaipena eskuratu dute.
Asteazkenean laugarren jardunaldiko azken partida jokatuko da Mungian. Aurrez aurre Irujo-Barriola eta Lasa-Zubieta.