Binakakoa
Eibarko Astelenan
Titinek eta Merinok txapelketako aurreneko puntua erdietsi dute
ERREDAKZIOA
Titin III.ak eta Merino II.ak lehen puntua eskuratu dute Eskuz Binakako Txapelketaren bigarren jardunaldian Aritz Lasa eta Zubieta bikoteari 22-12 irabazita.
Augusto Ibañez eta David Merinoaurretik jarri dira markagailuan eta partida kontrolatzen hasi dira;aurreneko bost tantoak gorriak izan dira. Baina, Aritz Lasa eta AitorZubieta ez dira kikildu eta aldea txikitzeari ekin diote.
Bosttantoko aldea gutxitzen hasi eta zazpina berdindu dute markagailua.Ondo hasi arren, Titinek eta Merinok hutsak egiten hasi eta emaitzaneragina izan du, baina denbora gutxiz izan da. Lasa eta Zubieta aurretik jarri dira, hiru tanto jarraian eginda.
Eibarkopilotalekura hurbildu diren zaleak norgehiagoka eder batez disfrutatudute Eguberri-egunean. Partida bizia izan da, atzelarien jokobikainarekin. Titinek eta Merinok osatzen duten bikotea ez zuen jokoanzegoen puntua galdu nahi eta partidako bigarren berdinketa erdietsiostean, markagailuan aurretik jarri dira.
12-12ko berdinketatikaurrera Zubietak eta Lasak ez dute tanto gehiagorik egin. Urretxuarraez da fin ibili eta hutsak bata bestearen atzetik egin ditu. Azkenean22-12 bukatu da partida, Titin III.a eta Merino II.aren alde.
Titin III-Merino II / Aritz Lasa-Zubieta:1-0, 2-0, 3-0, 4-0, 5-0, 5-1, 5-2, 6-2, 6-3, 6-4, 7-4, 7-5, 7-6, 7-7,7-8, 7-9, 7-10, 8-10, 8-11, 9-11, 10-11, 11-11, 12-11, 12-12, 13-12,14-12, 15-12, 16-12, 17-12, 18-12, 19-12, 20-12, 21-12, 22-12.