Binakakoa
Lehen jardunaldia
Aurreneko puntua Irujo eta Barriola bikotearentzat
Erredakzioa
Titin eta David Merino gainditu dituzte Labriten jokatutako partidan. Errioxarrek dena eman dute eta Merinok bikain eutsi dio Abelen jokoari.
Juan Martinez de Irujok eta Abel Barriolak euren lehen puntua eskuratu dute Binakako Txapelketako lehen jardunaldiko partidan.
Hasiera erosoa izan dute, baina Titinek eta David Merinok osatutako bikoteak partida berdintzea lortu du (6-6) eta baita markagailuan aurretik jartzea ere (8-6).
Merinok bikain eutsi dio Abelen jokoari eta neurketa oso parekatua izan da. Baina azken minutuetan, eta erabakigarrienetan, Irujok eta Abelek ez dute huts egin eta garaipena erdietsi dute.