Binakakoa
Ezkurdia-Galarzaren aurka
Imazek positibo eman du koronabirusarengatik eta Aretxabaletak ordezkatuko du
A. B. | EITB Media
Ander Imazek ezingo du Binakako Txapelketako ligaxkako azken jardunaldia jokatu. Andoni Aretxabaleta izango du bikotekide Mikel Urrutikoetxeak.
-
Ander Imaz, pilotaria. Argazkia: EITB Media
Ander Imazek positibo eman du covid-19 koronabirusarengatik eta etxean isolatuta dago protokoloa jarraituz. Ez du parte hartuko entrenamenduetan eta partidetan. Ondorioz, ez du jokatzerik izango Binakako Txapelketako ligaxkako azken jardunaldian.
Bigarren jardunaldiz jarraian Andoni Aretxabaletak ordezkatuko du Ander Imaz. Azken-aurreko jardunaldian ere Aretxabaletak osatu zuen bikotea Mikel Urrutikoetxearekin, eta berriro bikotea osatuko dute igandean (apirilak 4) Ezkurdiaren eta Galarzaren aurkako partidan.