Binakakoa
EITBk jakin duenez
Baikok Beñat Rezusta fitxatu du, Binakakoa jokatzeko
EITB | MEDIA
Binakako Txapelketa jokatzeko soilik izango da eta ondoren Bergarako pilotaria Aspeko enpresara bueltatuko litzateke.
![Beñat Rezusta Beñat Rezusta](http://media.eitb.eus/multimedia/images/2020/12/18/2702544/20201218142404_benat-rezustak-baiko-pilotarekin-jokatuko-du-binakako-txapelketa_foto610x342.jpg)
![](http://images14.eitb.eus/multimedia/recursos/generales/play_gris_grupohome.png)
Baikoko enpresak Beñat Rezusta fitxatu du.
Bergararra, berez, Aspe enpresakoa da, atzelari indartsuenetakoa da koadro barruan, baina Binakakoa Baikorekin jokatuko du.
Bi enpresen arteko hartu-emanen ondoren akordio hori lotu dute. Beraz, Rezustak hilaren 1ean hastekoa den Binakako Txapelketa Baikorekin jokatuko du.
Bikote guztien osaketa aurkezpen egunean iragarriko da, abenduaren 29an, asteartean, 4 eta Erdiko txapelketa amaitu eta bi egun geroago.