Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Finalerdietako ligaxka

Ezkurdia-Martija eta Olaizola-Urrutikoetxea bikoteek lehen urratsa eman dute

eitb.eus

Batak zein besteak finalerdietako ligaxkako lehen puntua eskuratu dute, eta asteburu honetan elkarren aurka jokatuko dute finaletik oso gertu izateko asmoz.

  • Ezkurdia eta Martija. Artxiboko argazkia.

    Ezkurdia eta Martija. Artxiboko argazkia.

Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldian, Ezkurdia-Martija eta Olaizola-Aranguren bikoteek irabazi egin zuten. Lehendabizikoek Jaka eta Zabaleta (22-16) gainditu zituzten larunbatean, Labriten, hau da, aurreko ligaxkan sasoi betean agertu zirenak porrotarekin zioten txapelketako azken txanpa honi.

Bestalde, Aimar Olaizolak eta Mikel Urrutikoetxearen ordez jardun zuen Aitor Arangurenek 22-10 azpiratu zituzten Unai Laso eta Jon Ander Albisu Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Zaratamoko pilotariak ezin izan zuen jokatuezker eskua minduta zuelako.

Datorren asteburuari dagokionez, alde batetik, lehen jardunaldian garaipena lortu zuten bikoteak izango dira aurrez aurre, eta, bestetik, porrotekin ekin ziotenak. Horrenbestez, Jaka-Zabaleta eta Laso-Albisu nor baino nor gehiago izango dira larunbatean, apirilaren 14an, Labriten. Igandean, berriz, Ezkurdiak eta Martijak Olaizola eta Urrutikoetxea izango dituzte aurkari, baldin eta Zaratamoko pilotariak ezker eskuan dituen arazoak gainditzen baditu. Bestela, Arangurenek errepikatuko luke haren ordez.

Era honetan dago sailkapena une honetan:

FINALERDIETAKO LIGAXKAKO SAILKAPENA

Bikoteak Partidak Tantoak
Jok.
Irab. Ald. Kont. +/-
1.
Olaizola II-Urrutikoetxea 1 1 22 10 +12
2. Ezkurdia-Martija 1 1 22 16 +6
3. Jaka-Zabaleta 1 0 16 22 -6
4. Laso-Albisu 1 0 10 22 -12