Binakakoa
Finalerdietako ligaxka
Arangurenek Urrutikoetxea ordezkatuko du berriro
EITB.EUS
Zaratamoko pilotariak minduta dauka ezker eskua; beraz, baja izango da finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldian.
-
Mikel Urrutikoetxea. Foto: Imagen de archivo
Mikel Urrutikoetxeak Aimar Olaizolarekin batera jokatu beharko zuen Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldia galduko du gaur, Laso eta Albisuren aurka, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
Zaratamoko aurrelaria atzelari lanetan ari da txapelketa honetan, eta ezker eskua ukituta dauka; beraz, Aitor Arangurenek bere lekua hartuko du berriro, 12. jardunaldian egin bezala. Partida hartan, Baikoko bikoteak 22-17 galdu zuen Jaka-Zabaletaren aurka.