Binakakoa
11. jardunaldia
Lehia estua bigarren eta seigarren postuak eskuratzeko
Erredakzioa
Hiru jardunaldi falta dira Binakako Txapelketako ligaxkaren amaierara iristeko. Lehen bi postuek finalerdietarako sailkapena bermatzen dute; seigarrenak, aldiz, final-laurdenetako playoffetan egotea.
Hiru jardunaldi falta dira Binakako Txapelketako ligaxkaren amaierara iristeko. Hamaikagarren jardunaldiaren ostean, gori-gorian dago bigarren eta seigarren postuak eskuratu ahal izateko borroka. Lehen bi postuek finalerdietarako txartela bermatzen dute, eta, seigarrenak final-laurdenetako playoffak jokatzea ahalbidetzen du, hirugarren, laugarren eta bosgarren tokian amaitzen duten bikoteekin batera.
Sailkapeneko lehen postuan jarraitzen dute Jakak eta Zabaletak, 9 garaipenekin. Hamaikagarren jardunaldian irabazi egi duten Lasoren eta Albisuren aurka jokatu zuten partida, 22-16ko emaitzarekin. Ondorioz, Laso eta Albisu 5. postuan daude, 6 garaipenekin.
Artolarena eta Imazena da bigarren postua momentu honetan, 7 garaipen bildu dituztelarik. Asteburuan, mendean hartu zituzten Irribarria eta Rezusta. Orain arte 4 garaipen eskuratuta, 6. postuan daude Irribarria eta Rezusta, 7. diren Olaizola II.arekin eta Urrutikoetxearekin berdinduta. Olaizolak eta Urrutikoetxeak 22-21 irabazi zioten 4. postuan dauden Altuna III.a-Galarza (6 garaipen) bikoteari.
Ezkurdia eta Martija daude sailkapeneko 3. postuan, 7. garaipena erdietsi baitzuten 22-16ko emaitzarekin aurrera egiteko aukerarik gabe dagoen Victor-Mariezkurrena bikotearen aurka.
Gauzak horrela, ezustekorik ezean, Jakak eta Zabaletak finalerdietarako txartela lortuko dute, eta finaletik partida bakarrera egotea bermatzen duen bigarren postua lortzeko lehian Artola-Imaz eta Ezkurdia-Martija bikoteek garaipen bateko abantaila dute postu hori aurkitzeko aukerak dituzten Altuna III.a-Galarza eta Laso-Albisu bikoteekiko.
Sailkapenaren behealdean, berdinduta dauden Irribarria-Rezusta eta Olaizola II.a-Urrutikoetxea bikoteen artean dago playoffetarako azken txartela eskuratzeko lehia. Momentuz, tanteoa Irribarriaren eta Rezustaren aldekoa da.
BINAKAKO TXAPELKETAKO SAILKAPENA |
||||||
Bikoteak | Partidak | Tantoak | ||||
Jok. |
Irab. | Ald. | Kont. | +/- | ||
1. |
Jaka-Zabaleta | 11 | 9 | 238 | 161 | +77 |
2. | Artola-Imaz | 11 | 7 | 221 | 199 | +22 |
3. | Ezkurdia-Martija | 11 | 7 | 224 | 206 | +18 |
4. | Altuna-Galarza | 11 | 6 | 211 | 206 | +5 |
5. | Laso-Albisu | 11 | 6 | 213 | 219 | -6 |
6. | Irribarria-Rezusta | 11 | 4 | 204 | 212 | -8 |
7. | Olaizola-Urrutikoetxea | 11 | 4 | 176 | 225 | -49 |
8. | Victor-Mariezkurrena | 11 | 1 | 182 | 241 | -59 |