Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

10. jardunaldia

Bigarren posturako lehia, gori-gorian

Erredakzioa

Artola-Imaz, Ezkurdia-Martija, Altuna III-Galarza eta Laso-Albisu bikoteek seina garaipen dituzte hamar jardunaldiren ostean. Jakak eta Zabaletak jarraitzen dute lidertzan.

1:35
Artola eta Imaz. Argazkia: EiTB

Binakako Txapelketako hamargarren jardunaldiaren ostean, Jakak eta Zabaletak jarraitzen dute sailkapeneko lehen postuan, eta lau bikote daude seina garaipenekin. Tanteoa gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da.

Jaka eta Zabaleta daude lehen postuan zortzi garaipenekin, nahiz eta porrota jaso zuten Ezkurdiaren eta Martijaren aurka (22-19). Neurketa aurrera atera ostean, Joseba Ezkurdia eta Julen Martija hirugarren postuan daude sei garaipenekin.

Bigarren postua Artola-Imaz bikoteak betetzen du, sei partida irabazi eta tanteo onena daukatelako. Hamargarren jardunaldian garaipena lortu zuten 22-16ko emaitzarekin, azken sailkatuak diren Victorren eta Mariezkurrenaren aurka. Aukerarik gabe geratu da Victor-Mariezkurrena bikotea, orain arte norgehiagoka bakarra irabazi baitu.

Laugarren postua Altuna III.a-Galarza bikotearena da. Jokin Altunak eta Ladis Galarzak seigarren garaipena eskuratu zuten, Irribarriari eta Rezustari 22-19ko emaitzarekin irabazita. Sailkapeneko seigarren tokian daude Iker Irribarria eta Beñat Rezusta, lau garaipen erdietsita.

Sei partida irabazia dituzten bikoteen tropelean daude Laso eta Albisu ere, bosgarren postuan. Unai Laso eta Jon Ander Albisu nagusi izan ziren Olaizola II.aren eta Urrutikoetxearen kontra (22-14). Zazpigarren postuan daude Aimar Olaizola eta Mikel Urrutikoetxea, orain arte hiru neurketa irabaztea lortuta, baina garaipen bakarrera dituzte Irribarria eta Rezusta.

BINAKAKO TXAPELKETAKO SAILKAPENA

Bikoteak Partidak Tantoak
Jok.
Irab. Ald. Kont. +/-
1.
Jaka-Zabaleta 10 8 216 145 +71
2. Artola-Imaz 10 6 199 178 +21
3. Ezkurdia-Martija 10 6 202 190 +12
4. Altuna-Galarza 10 6 190 184 +6
5. Laso-Albisu 10 6 197 197 0
6. Irribarria-Rezusta 10 4 183 190 -7
7. Olaizola-Urrutikoetxea 10 3 154 204 -50
8. Victor-Mariezkurrena 10 1 166 219 -53