Binakakoa
BINAKAKO TXAPELKETA
Baikok kirol arrazoiengatik Bengoetxea baztertu du
EITB.EUS
Victor sartuko da bere ordez eta txapelketako 10. jardunaldia Jon Mariezkurrenarekin batera jokatuko du datorren ostiralean Hendaian, Artola-Imazen aurka.
![Oinatz Bengoetxea. Argazkia: EiTB Oinatz Bengoetxea. Argazkia: EiTB](http://media.eitb.eus/multimedia/images/2019/04/27/2430784/20190427202903_bengoetxea_foto610x342.jpg)
![](http://images14.eitb.eus/multimedia/recursos/generales/play_gris_grupohome.png)
Baiko pilotak Oinatz Bengoetxea ordezkatzea erabaki du, kirol arrazoiengatik, eta Victor sartzea 2020ko Binakako Txapelketako 10. jardunaldiari begira. Errioxarrak Jon Mariezkurrenarekin batera jokatuko du datorren ostiralean Hendaian, Artola-Imazen aurka.
Biek batera txapelketako bigarren garaipena eta playoffen eremura iristen saiatzea lortu nahi dute.