Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

9. jardunaldia

Jaka eta Zabaleta, sendo lidertzan; berdinketa laukoitza bigarren posturako borrokan

Erredakzioa

Guztien gainetik da Jaka-Zabaleta bikotea. Lau bikote daude bosna garaipenekin berdinduta, Binakako Txapelketako 9. jardunaldiaren ostean.

1:39
Artola eta Imaz. Argazkia: EiTB

Binakako Txapelketak gainditu du jada bederatzigarren jardunalda, eta sailkapena estutu egin da. Jaka-Zabaleta bikotea da guztien gainetik lidertzan dagoena, eta Bengoetxea-Mariezkurrena bikoteak azken postuan jarraitzen du garaipen bakarrarekin.

Zortzi garaipen pilatu dituzte Jaka eta Zabaletak, eta lehen postuan daude. Jardunaldi honetan 22-9ko emaitzarekin nagusitu dira laugarren posturaino jaitsi diren Altuna III.aren eta Ladis Galarzaren aurka. Altuna eta Galarza bost garaipenekin daude. Bigarren postura igo dira Artola eta Imaz (bost garaipenekin) azken-aurreko diren Olaizola II.ari eta Urrutikoetxeari 22-9 irabazita.

Ezkurdiak eta Martijak porrota jaso zuten Irribarriaren eta Rezustaren aurka (22-9) ostiralean; ondorioz, hirugarren postuan da Ezkurdia-Martija bikotea bost garaipenekin, eta seigarren posizioan daude Irribarria eta Rezusta, lau neurketa irabazita.

Bost garaipen dituzten bikoteen multzoan sartu dira Laso eta Albisu (5. postuan), azken-aurreko diren Bengoetxea VI-Mariezkurrena bikoteari 22-19ko emaitzarekin irabazi ostean.

BINAKAKO TXAPELKETAKO SAILKAPENA

Bikoteak Partidak Tantoak
Jok.
Irab. Ald. Kont. +/-
1.
Jaka-Zabaleta 9 8 197 123 +74
2. Artola-Imaz 9 5 177 162 +15
3. Ezkurdia-Martija 9 5 180 171 +9
4. Altuna-Galarza 9 5 168 165 +3
5. Laso-Albisu 9 5 175 183 -8
6. Irribarria-Rezusta 9 4 164 168 -4
7. Olaizola-Urrutikoetxea 9 3 140 182 -42
8. Bengoetxea-Mariezkurrena 9 1 150 197 -44