Binakakoa
Bilbon
2020ko Binakakoaren aurkezpena, asteartean
eitb.eus
Bizkaia frontoiak hartuko du txapelketaren aurkezpena. Danel Elezkano eta Beñat Rezusta dira azken txapeldunak.
-
Elezkano eta Rezusta. Argazkia: EiTB
Astearte honetan aurkeztuko da 2020ko Binakako Txapelketa.
Bilboko Bizkaia frontoian izango da ekitaldia eta bertan lehiatuko diren bikoteen berri emateaz gain egutegia ere emango dute jakitera.
Danel Elezkano bizkaitarrak eta Beñat Rezusta gipuzkoarrak aurreikuspen guztiak hautsi zituzten 2019an Bilbon jokatutako Binakako Txapelketako final handian. Bikote gorria nagusi izan zen eta 22-19 irabazi zuten Iker Irribarria gipuzkoarraren eta Jose Javier Zabaleta nafarraren aurka.