Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Mugimenduak

Victorrek jokatuko du Albisurekin Sorian eta Urrutikoetxea Larraintzarren itzuliko da

eitb.eus

Ezkaraikoak Albisurekin batera jokatuko du Elezkano eta Rezustari aurre egiteko. Bere aldetik, Urrutikoetxea txapelketara itzuliko da Aretxabaletarekin bikotea osatzen segitzeko.

  • Víctor Esteban

    Víctor Esteban. Argazkia: ETBren bideo batetik hartutako irudia

Victor Esteban Ezkaraiko aurrelaria izango da Aimar Olaizolaren lekua hartuko duena larunbat honetan, Sorian, Binakako Txapelketari dagokion hamahirugarren jardunaldian. Horrenbestez, Errioxako jokalaria Albisurekin batera arituko da, eta orain arte finalerdietara sailkatu den bikote bakarra izango dute aurrez aurre: Elezkano II.a-Rezusta, hain justu ere.

Victorrek dagoeneko badaki zer den aurtengo txapelketan jokatzea; izan ere, min hartuta ibili den Mikel Urrutikoetxea ordezkatu du azken bi jardunaldietan, Aretxabaletarekin bikotea osatzeko. Jokatutako bi norgehiagoka horietan partida bat galdu (Altuna III.a-Martija vs Victor-Aretxabaleta 22-14) eta bestea irabazi (Bengoetxea VI.a-Imaz vs Victor-Aretxabaleta 15-22) egin du.

Bere aldetik, Urrutikoetxea txapelketa jokatzera bueltatuko da azken-aurrekoa izango den jardunaldian. Lau neurketa egon da jokatu ezinda zaratamarra, eta bere ordez Unai Lasok eta goian aipatutako Victorrek jardun dute. Hartara, Urrutikoetxeak eta Aretxabaletak Irribarriaren eta Zabaletaren aurka jokatuko dute ostiral honetan, Larraintzarren.


2019KO BINAKAKO TXAPELKETA

12. JARDUNALDIA

BIKOTEAK
IRABAZITA
ALDEKO TANTOAK
KONTRAKO TANTOAK
+/-
1.Elezkano II.a - Rezusta9232180+52
2.Irribarria - Zabaleta7241197+44
3.Artola - Mariezkurrena II.a7220207+13
4.Olaizola II.a - Albisu7226217+09
5.Altuna III.a - Martija6220227-07
6.Ezkurdia - Ladis Galarza5212225-13
7.Bengoetxea VI.a - Imaz4188231-43
8.Urrutikoetxea - Aretxabaleta3196251-55