Binakakoa
10. jardunaldia
Elezkano eta Rezusta, ia-ia finalerdietan
eitb.eus
Tienen un margen de cuatro triunfos con los quintos y sextos clasificados a falta de otras tantas jornadas.
-
Elezkano eta Rezusta
Jokin Altunak eta Julen Martijak 22-20 irabazi zioten Iker Irribarria eta Jose Javier Zabaletak osatzen duten bikoteari, Tolosan, Binakako Txapelketari zegokion 10. jardunaldia itxi zuen neurketan. Horrenbestez, final-erdietara sailkatzeko aukerekin jarraitzen dute.
Txapelketako lehen fasea amaitzeko lau jardunaldi falta direnean, Altuna III.ak eta Martijak lau garaipen dituzte, eta seigarren tokian daude kokatuta sailkapenean, hurrengo fasera sailkatzeko eskubidea ematen duen laugarren postutik bi garaipenera. Laugarren toki horretan, berdinduta daude Irribarria-Zabaleta zein Artola-Mariezkurrena II.a bikoteak.
Azken horiek erraz garaitu zituzten larunbatean Laso (Urrutikoetxeak lesionatuta jarraitzen du) eta Aretxabaleta, Markinan (22-11).
Jardunaldia Hendaian hasi zen ostiralean. Bertan, liderrak diren Elezkano II.ak eta Rezustak ez zieten aukerarik eman Ezkurdia eta Galarzari (22-10). Garaipen horrekin Aspeko bikotea hurrengo fasean egoteko sailkatuta dagoela esan daiteke.
Horrez gain, Bengoetxea VI-Imaz bikoteak ere bizirik dirau txapelketan, Olaizola eta Albisu Iruñean azpiratu ostean (22-14).
11. jardunaldia
Hamaikagarren jardunaldia Urdulizen hasiko da ostiral honetan. Bertan izango dira Bengoetxea VI-Imaz eta Elezkano II-Rezusta bikoteak. Larunbatean bi neurketa jokatuko dira: Olaizola II-Albisu vs Ezkurdia-Galarza, Idiazabalen, eta Artola-Mariezkurrena II vs Irribarria-Zabaleta, Iruñean.
Jardunaldia igandean itxiko da Bilbon. Altuna III.ak eta Martijak Urrutikoetxea eta Aretxabaleta izango dituzte aurrez aurre.
2019ko Binakako Txapelketako sailkapena 11. jardunaldia amaitu ostean:
BIKOTEA | IRABAZITA | TANTO ALDE | TANTO KONTRA | +/- | |
1. | Elezkano II.a - Rezusta | 8 | 202 | 143 | +59 |
2. | Olaizola II.a - Albisu | 7 | 200 | 173 | +27 |
3. | Irribarria - Zabaleta | 6 | 198 | 160 | +38 |
4. | Artola - Mariezkurrena II.a | 6 | 183 | 170 | +13 |
5. | Bengoetxea VI.a - Imaz | 4 | 158 | 187 | -29 |
6. | Altuna III.a - Martija | 4 | 176 | 205 | -29 |
7. | Ezkurdia - Ladis Galarza | 3 | 168 | 193 | -25 |
8. | Urrutikoetxea - Aretxabaleta | 2 | 160 | 2014 | -54 |