Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

8. jardunaldia

Gaur hasiko da Binakako Txapelketaren bigarren itzulia

Erredakzioa| eitb.eus

2018/19ko Binakako Txapelketa aurrera doa, eta bigarren itzuliko lehenengo jardunaldia izango dute asteburuan. Gaur egun, Elezkano II.a eta Rezusta dira sailkapeneko liderrak.

  • Albisu

    Albisu

2018/19ko Binakako Txapelketaren 8. jardunaldia, bigarren itzuliko lehenengoa, gaur hasiko da, Bilbon. Jardunaldiko partida batzuk eitb.eus-en izango ditugu ikusgai.

Gaur, 20:30ean hasiko da Olaizola II.a - Albisu eta Urrutikoetxea - Aretxabaleta bikoteen arteko partida, eta 22:00etan izango dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en; larunbateko eta igandeko partidak, berriz, zuzenean eskainiko ditugu bai telebista bai Internet bidez.

Elezkano II.a eta Rezusta dira sailkapeneko liderrak, 5 garaipenekin; izan ere, Olaizola II.ak eta Albisuk (lider ohiak) 7. jardunaldian galdu zuten.

2018/19ko Binakako Txapelketaren 8. jardunaldia

Ostiralean, urtarrilaren 11n

Olaizola II.a - Albisu vs Urrutikoetxea - Aretxabaleta (20:30ean; 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en)

Bengoetxea VI.a - Imaz vs Artola - Mariezkurrena II.a (22:00etan)

Larunbatean, urtarrilaren 12an

Altuna III.a - Martija vs Ezkurdia - Ladis Galarza (18:00etan, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en)

Igandean, urtarrilaren 13an

Elezkano II.a - Rezusta vs Irribarria- Zabaleta (17:00etan, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en)

Sailkapena


BIKOTEA IRABAZITAKO PARTIDAK ALDEKO TANTOAK KONTRAKO TANTOAK KOEFIZIENTEA






1 Elezkano II.a - Rezusta 5 136 100 36
2 Irribarria - Zabaleta 5 137 110 27
3 Olaizola II.a - Albisu 5 142 123 19
4 Artola - Mariezkurrena II.a 4 125 126 -1
5 Bengoetxea VI.a - Imaz 3 119 129 -10
6 Ezkurdia - Galarza 2 121 131 -10
7 Altuna III.a - Martija 2 123 148 -25
8 Urrutikoetxea - Aretxabaleta 2 112 148 -36