Binakakoa
6. jardunaldia
Olaizola eta Albisu, Binakako Txapelketako liderrak urte berriaren hasieran
eitb.eus
Aimar Olaizolak eta Jon Ander Albisuk osatzen duten bikoteak bost garaipen lortu ditu Binakako Txapelketako lehen sei jardunaldietan.
Aimar Olaizolak eta Jon Ander Albisuk tinko eutsi diote Binakako Txapelketako lidertzari, sei jardunalditan bost garaipen lortuta. 2019. urteko lehen partidan, urtarrilaren 1ean, 22-12 menderatu dituzte Altuna III.a eta Martija.
Irribarria eta Zabaleta daude bigarren postuan, jardunaldi honetan irabazi egin baitiote Bengoetxea VI-Imaz bikoteari (22-12). Elezkano II.a eta Rezusta daude hirugarren postuan, laugarrenean dauden Lasori (Artolaren ordezkoa) eta Mariezkurrenari irabazita (22-11). Irribarria-Zabaleta eta Elezkano II.a-Rezusta bikoteak berdinduta daude launa garaipen eta bina porroteko balantzearekin. Artolak eta Mariezkurrenak hiru garaipen eta hiru porrot lortu dituzte lehen sei partidetan.
Bosgarren postutik zortzigarren postura bitartean, bikoteak berdinduta daude balantzeari dagokionenan, bina garaipen eta launa porrot lortu baitituzte. Bosgarren postuan daude Ezkurdia eta Galarza, seigarren dira Altuna III.a eta Martija, zazpigarren Bengoetxea VI.a eta Imaz, eta zortzigarren postuan jarraitzen dute Urrutikoetxeak eta Aretxabaletak, jardunaldi honetan garaipena lortu duten arren Ezkurdiaren eta Galarzaren aurka (22-18).
Horrela dago 2019ko Binakako Txapelketako sailkapena, 6 jardunaldi jokatu ostean:
BIKOTEAK | IRABAZITA | TANTOAK ALDE | TANTOAK KONTRA | ALDEA | |
1 | Olaizola II.a - Albisu | 5 |
123 |
101 |
22 |
2 | Irribarria - Zabaleta |
4 |
115 |
92 |
24 |
3 | Elezkano II.a - Rezusta | 4 |
114 |
111 |
23 |
4 | Artola - Mariezkurrena II.a | 3 |
103 |
110 |
-7 |
5 | Ezkurdia - Galarza |
2 |
105 |
109 |
-4 |
6 | Altuna III.a - Martija | 2 |
110 |
126 |
-16 |
7 | Bengoetxea VI.a - Imaz | 2 |
98 |
116 |
-18 |
8 | Urrutikoetxea - Aretxabaleta | 2 |
103 |
126 |
-23 |