Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

4. jardunaldia

Elezkano II eta Rezusta, Binakako Txapelketako liderrak

eitb.eus

Laugarren jardunaldia amaituta, Danel Elezkano eta Beñat Rezusta daude sailkapeneko lehen postuan. Urrutikoetxeak, lehen garaipena lortu du Larunberekin bikotea osatuta.

  • Rezusta eta Elezkano. Argazkia: EiTB

    Rezusta eta Elezkano. Argazkia: EiTB

2019ko Binakako Txapelketak gainditu du laugarren jardunaldia eta jada ez da geratzen porrotik jaso ez duen bikoterik. Gainera, orain arte garaipenik lortu ez zuen Urrutikoetxeak lehen neurketa irabazi du, Larunberekin (Aretxabaletaren ordezkoa) bikotea osatuta.

Danel Elezkanok eta Beñat Rezustak osatzen duten bikotea da liderra 3 garaipenko eta porrot bakarreko balantzearekin, Bengoetxea VI.ari eta Imazi irabazi (13-22) ostean. Balantze berdinarekin Olaizola II-Albisu bikotea dago bigarren postuan, asteburu honetan lehen  porrota jaso ostean Ezkurdiaren eta Galarzaren aurka (13-22).

Hirugarren postuan dira Irribarria eta Zabaleta (2 garaipen eta 2 porrot), 22-6ko emaitzarekin Artola-Mariezkurrena bikoteari irabazi ostean. Bi garaipeneko eta bi porroteko balnatzearekin daude baita, laugarren diren Ezkurdia-Galarza, Altuna III-Martija (bosgarren) eta Artola-Mariezkurrena (seigarren) bikoteak ere. Zazpigarren postuan dira Bengoetxea VI eta Imaz (garaipen bat eta 3 porrot), eta azken postuan jarraitzen dute Urrutikoetxeak eta Aretxabaletak (garaipen bat eta 3 porrot).

 

BIKOTEAK IRABAZITA TANTOAK ALDE
TANTOAK KONTRA
ALDEA
1 Elezkano II.a - Rezusta 3 81 58 23
2 Olaizola II.a - Albisu 3 79 78 1
3 Irribarria - Zabaleta 2 71 65 6
4 Ezkurdia - Galarza 2 69 65 4
5 Altuna III.a - Martija 2 81 82 -1
6 Artola - Mariezkurrena II.a 2 70 71 -1
7 Bengoetxea VI.a - Imaz 1 64 76 -12
8 Urrutikoetxea - Aretxabaleta 1 66 86 -20