Binakakoa
Ordezko berria
Mikel Larunbek osatuko du bikotea Urrutikoetxearekin laugarren jardunaldian
eitb.eus
Andoni Aretxabaletak min hartuta jarraitzen du, eta hirugarren jardunaldian Ibai Zabalak ordezkatu zuenez, laugarrenean Larunbek ordezkatuko du.
-
Mikel Larunbe. Argazkia: EiTB
Mikel Larunbek osatuko du bikotea Mikel Urrutikoetxearekin Binakako Txapelketako laugarren jardunaldian. Ondorioz, abenduaren 16an (igandean), Urrutikoetxeak eta Larunbek jokatuko dute Altuna III.aren eta Martijaren aurka, Donostian.
Andoni Aretxabaletak ekin zion txapelketari Urrutikoetxearen bikote gisa, baina bigarren jardunaldiko partidan lesionatu egin zen. Hirugarren jardunaldian Ibai Zabalak ordezkatu zuen, baina Zabalak partida kaskarra egin zuen Bengoetxearen eta Imazen aurka eta Urrutikoetxearekin batera, 22-10eko emaitzarekin jaso zuten porrota.
Ondorioz, datorren jardunaldian Mikel Larunberi aukera ematea erabaki du Asegarce enpresak, Ibai Zabalaren kaltetan.