Binakakoa
Lesioa
Ibai Zabalak min hartuta dagoen Aretxabaleta ordezkatuko du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Berriztarrak Mikel Urrutikoetxearekin osatuko du bikotea, eta ostegunean Bengoetxearen eta Imazen aurka arituko dira, Tolosan.
-
Ibai Zabala. Argazkia: ETBren bideo batetik ateratako irudia
Ibai Zabala berriztarrak hartuko du Andoni Aretxabaleta markinarraren lekua Eskuz Binakako Txapelketan, Mikel Urrutikoetxearekin bikotea osatzeko. Urrutikoetxea eta Zabalak txapelketako hirugarren jardunaldiari emango diote hasiera ostegun honetan, Tolosan, Bengoetxea VI.a - Imaz bikotearen aurka.
Asegarcek jakitera eman duenez, Aretxabaletak "ebaki bat egin zuen bere eskuin eskuko hatz erakuslean, takoak jartzen ari zela". Ezbeharra joan zen ostiralean gertatu zitzaion atzelari bizkaitarrari, Bizkaia frontoian egitekoa entrenamendu baten aurretik.
Aitzitik, Aretxabaletak jokatu egin zuen igandean, Urrutikoetxea bere aurrelariarekin batera, txapelketako bigarren jardunaldiari zegokion Artola - Mariezkurrena II.a (22-13) bikotearen aurkako partida. Alabaina, ebakia ireki egin zitzaion norgehiagokan zehar, eta ezin izan zuen neurketan garaipenik lortu.