Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Ostiralean hasiko da

Altuna-Martija vs Ezkurdia-Galarza, lehen partida

eitb.eus

Binakakoaren estreinako partida ostiralean jokatuko da Jokin Altunaren jaioterrian, Amezketako Larrunarri frontoian. Finala apirilaren 7an jokatuko da, Bilbon.

  • Argazkia: ASPE

    Argazkia: ASPE

2019ko Binakako Txapelketaren estreinako partida Amezketako Larrunarri frontoian jokatuko da, 2018ko azaroaren 23an, ostiralean.

Amezketa Jokin Altunaren jaioterria da; ondorioz, Altuna III.ak aukera asko ditu Binakako Txapelketako estreinako norgehiagoka bere herrian jokatzeko.

Larrunarri pilotalekua uda honetan pintatu berri dute, eta dotore utzi dute goi-mailako partidak hartzeko.

Finala apirilaren 7an jokatuko da, Bilbon.

A MULTZOA

Altuna III.a - Martija

Elezkano II.a - Rezusta

Ezkurdia - Galarza

Irribarria - Zabaleta

B MULTZOA

Olaizola II.a - Albisu

Urrutikoetxea - Aretxabaleta

Bengoetxea VI.a - Imaz

Artola - Mariezkurrena II.a

1. JARDUNALDIA

Azaroak 23, ostirala, Amezketa:

Altuna-Martija vs Ezkurdia-Galarza

Azaroak 24, larunbata, Iruñea:

Olaizola II.a-Albisu vs Urrutikoetxea-Aretxabaleta

Azaroak 25, igandea, Bergara:

Elezkano II.a-Rezusta vs Irribarria-Zabaleta

Azaroak 26, astelehena, Tolosa:

Bengoetxea VI.a-Imaz vs Artola-Mariezkurrena II.a