Binakakoa
9. jardunaldia
Elezkano II-Rezusta, gori-gorian dagoen sailkapeneko liderrak
Erredakzioa
Binakako Txapelketako 9. jardunaldiaren ostean Elezkano II-Rezusta bikotea dago sailkapenaren gorenean, 7 garaipenekin. Bengoetxea VI-Larunbe bikotea, aldiz, azken postuan da, 2 garaipenekin.
-
Elezkano II-Rezusta. Argazkia: EiTB
Elezkano II-Rezusta bikotea da Binakako Txapelketako liderra, bederatzi jardunaldi jokatu ostean. Bost jardunaldi falta dira ligaxka amaitzeko eta sailkapena gori-gorian jarri da.
Lehen postuan daude Elezkano II eta Rezusta, 7 garaipenekin. Bigarren postua Altuna III-Martija bikotearentzat da, 6 garaipenekin. Olaizola II-Imaz eta Urrutikoetxea-Untoria bikoteak, hirugarren eta laugarren postuetan daude hurrenez hurren, bosna garaipenekin.
Lehen lau postuek finalerdietarako txartela bermatzen dute, eta postu horietara iristea dute helburu azken lau bikoteek. Bosgarren postuan daude Ezkurdia eta Zabaleta 4 garaipenekin eta seigarren postua Irribarria-Merino II bikotearentzat da, hauek ere 4 garaipen dituztelarik. Laso-Albisu bikoteak 3. garaipena erdietsi du, eta zazpigarren postuan da. Bengoetxea VI-Larunbe bikotea azken sailkatua da, 2 garaipen soilik lortuta.
Sailkapena:
1. Elezkano II-Rezusta 7 garaipen 2 porrot
2. Altuna III-Martija 6 garaipen 3 porrot
3. Olaizola II-Imaz 5 garaipen 4 porrot
4. Urrutikoetxea-Untoria 5 garaipen 4 porrot
5. Ezkurdia-Zabaleta 4 garaipen 5 porrot
6. Irribarria-Merino II 4 garaipen 5 porrot
7. Laso-Albisu 3 garaipen 6 porrot
8. Bengoetxea VI-Larunbe 2 garaipen 7 porrot
10. jardunaldia:
Ostiralean, urtarrilaren 26ean, 22:00etan, Urdulizen
ELEZKANO II.a-REZUSTA vs ALTUNA III.a-MARTIJA (zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en)
Larunbatean, urtarrilaren 27an, 18:00etan, Labriten
EZKURDIA-ZABALETA vs IRRIBARRIA-MERINO II.a (zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en)
Larunbatean, urtarrilaren 27an, 17:45ean, Markina-Xemeinen
URRUTIKOETXEA-UNTORIA vs LASO-ALBISU
Igandean, urtarrilaren 28an, 17:00etan, Ogetan
BENGOETXEA VI.a-LARUNBE vs OLAIZOLA II.a-IMAZ (zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en)