Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

DIZIPLINAZKO ORGANOA

Isuna jarri diote Merino II.ari materialari buruz kexatzeagatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

EPELen arabera, aipatu pilotariak 2017ko abenduaren 28an, Tolosan, Binakakoaren barruan, jokatu zuen partida amaitu eta gero egin zituen adierazpenekin dauka zerikusia isunak.

0:25

Eskuzko Pilota Enpresen Ligak (EPEL) astelehen honetan jakinarazi duenez, bere diziplinazko organoak 601 euroko isuna ezarri dio David Merino, Merino II.a, pilotari errioxarrari, Binakako Txapelketaren barruan jokatutako partida baten ostean materialaren aurka egin zituen adierazpenak direla-eta.

Organo horren ebazpenean jasotzen denez, jokalariak EPELen diziplina-araudian aurreikusita dagoen "arau-hauste larria" egin zuen.

Ebazpenak dioenaren arabera, "aipatu pilotariak 2017ko abenduaren 28an, Tolosan, Binakako Txapelketaren barruan, jokatu zuen partida amaitu eta gero egin zituen adierazpenekin daukate zerikusia zigortutako egitateek".

Neurketa hartan, Merino II.ak, Irribarriarekin batera, Olaizola II.a eta Untoriaren aurka jokatu zuten. Lehia azken horiek irabazi zuten (22-20), kontra zuten alde handia irauli ostean.

Behin norgehiagoka bukatuta, atzelari errioxarrak, kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, markagailuari buelta eman ahal izateko aurkariek erabili zuten pilota izan zuen hizpide. Merinok besteak beste, esan zuen erabilitako materiala ez zela izan lehen mailako binakako txapelketa batek merezi duen modukoa.

Hain zuzen ere, esandako horiek dira orain zigortu direnak, azken urteetan ia aurrekaririk ez duen erabaki baten bidez.

Merino II.ari ezarritako isun hori bat dator Irribarriarekin batera osatzen duen bikoteak sailkapenean bizi duen egoerarekin, zail baitaukate txapelketako final-erdietarako txartel bat lortzea.

Gainera, erabaki hori joan zen astean Asegarce enpresak hartu zuen ezohiko beste erabaki baten ostean etorri da. Izan ere, Victor Esteban pilotaria (errioxarra hura ere) txapelketatik kanpo uztea deliberatu zuen "errendimendu txikia" ematen ari zela argudiatuta.

Asteburu honetan, haren ordez jokatu zuen Lasok eta Albisuk bikotearen seigarren porrota pilatu zuten (22-13).

zuten (22-13).