Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Zabalren ordez

Untoriak bikotea osatuko du Urrutikoetxearekin bederatzigarren jardunaldian

Erredakzioa

Mikel Urrutikoetxeak bikote berria izango du. Ladis Galarzarekin hasi zuen txapelketa, Aretxabaletarekin lau partida jokatu zituen, eta beste bi neurketatan bikotea osatu du Ibai Zabalarekin.

  • Alvaro Untoria. Argazkia: EFE

    Alvaro Untoria, Aimar Olaizolarekin. Argazkia: EFE

Alvaro Untoria izango da Mikel Urrutikoetxearen bikotea Binakako Txapelketako bederatzigarren jardunaldian. Hala jakinarazi du Asegarce enpresak azalpen gehiago eman gabe.

Azken bi partidak Ibai Zabalarekin jokatu ditu Urrutikoetxeak eta ematen zuen Zabalak jarraituko zuela Mikelekin bikotea osatzen. Asegarcek, aldiz, Untoria aukeratu du Urrutiren bikotea izateko datorren jardunaldian.

Mikel Urrutikoetxeak laugarren atzelari ezberdina izango du aurtengo txapelketan. Ladis Galarzarekin hasi zuen Binakako Txapelketa, baina bigarren jardunaldian min hartu zuen, eta Andoni Aretxabaletarekin jokatu zituen ondorengo lau partidak, lauretan garaipena lortuta. Hala ere, Aretxabaleta lesionatu egin zen, eta ezin izan zuen txapelketan jarraitu. Azken bi jardunaldietan Ibai Zabalarekin jokatu du Zaratamokoak, garaipen bat eta porrot bat erdietsita.

Orain, 9. jardunaldian Alvaro Untoriarekin jokatuko du Urrutikoetxeak. Untoriak bi partida jokatu ditu aurtengo Binakako Txapelketan Aimar Olaizolarekin bikotea osatuta. Olaizola II-Untoria bikoteak garaipena lortu zuen Irribarria-Merino II bikotearen aurka eta porrota jaso zuen Elezkano II.aren eta Rezustaren aurka.

 

aurka.