Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

2-3 hilabeterako baja

Ibai Zabalak ordezkatuko du Aretxabaleta eta bikotea osatuko du Urrutikoetxearekin

Erredakzioa

Andoni Aretxabaletak agur esan dio Binakako Txapelketari. Urradura du eskuin dortsaleko muskuluan eta 2-3 hilabete eman beharko ditu bajan. Ondorioz, Zabalak ordezkatuko du hurrengo partidan.

  • Andoni Aretxabaleta. Argazkia: EiTB

    Andoni Aretxabaleta. Argazkia: EiTB

Andoni Aretxabaletak agur esan dio 2018ko Binakako Txapelketari. Urrutikoetxearekin bikotea osatuz, min hartu zuen Ezkurdia-Zabaleta bikotearen aurka larunbatean jokatutako partidan eta atearte honetan egindako frogek baieztatu egin dute urradura duela eskuin dortsaleko muskuluan. Ondorioz, bi edo hiru hilabaterako baja izango da.

Ladis Galarza da Mikel Urrutikoetxearen bikote ofiziala, baina bigarren jardunaldian min hartu zuen, eta oraindik ez da frontoietara itzuli. Urrutikoetxeak partida guztiak irabazi ditu Aretxabaletarekin, lautik lau. Hala ere, aurtengo txapelketan ezingo du Markinarrarekin berriz bikotea osartu.

Ondorioz, Ibai Zabala izango da Aretxabaletaren ordezkoa eta Mikel Urrutikoetxearekin bikotea osatuko du larunbatean Bengoetxea VI-Larunbe bikotearen aurka. Neurketa horren ostean ikusiko da Ladis Galarza itzuliko den edo Ibai Zabalak partida gehiago jokatuko dituen.

Untoriak Imaz ordezkatuko du

Imaz min hartuta dago, eta Alvaro Untoriak jokatuko du bere ordez berriro, aurreko jardunaldian ere jokatu baitzuen Aimar Olaizolarekin. Ondorioz, Olaizola II.ak Untoriarekin jokatuko du Elezkano II-Rezusta bikotearen aurka igandean, Eibarren.

 

 

>