Binakakoa
Finalerdiak
Binakako finaleko protagonistak asteburuan erabakiko dira
Agentziak | Erredakzioa
Bengoetxea VI.a -Larunbe vs Jaka II-Zabaleta eta Irribarria-Rezusta vs Olaizola II-Untoria dira jokatuko diren bi finalerdiak.
-
Irribarria eta Rezusta. Argazkia: EiTB.
Irribarria-Rezusta vs Olaizola II.a-Untoria partidak itxiko du finalerdietako ligaxka igandean, Bizkaia pilotalekuan.
Irribarria-Rezusta bikotea lider da, jokatutako bi partidak irabazi dituzte, eta asteburu honetan 11 tanto egitearekin nahikoa zaie finalean sartzeko. Olaizola II.a eta Untoria izango dituzte aurkari. Bi horiek garaipena behar dute apirilaren 9ko finalean sartzeko.
Larunbateko finalerdian, Bengoetxea VI.a-Larunbe eta Jaka-Zabaleta bikoteek neurtuko dituzte indarrak Labriten. Lehenengoek garaipena behar dute eta Olaizola II-Untoriak galtzea. Besteek, berriz, garaipena behar dute baina alde handiarekin, finalean sartu ahal izateko.