Binakakoa
Finalerdietako ligaxka
Lau bikoteek finalera sailkatzeko dituzten aukerak
Erredakzioa
Asteburu honetan erabakiko da zein bi bikotek jokatuko duten Binakako Txapelketako finala. Finalerdietako ligaxkan dauden lau bikoteek dituzte finalera sailkatzeko aukerak.
Binakako Txapelketa azken txanpan da, eta asteburu honetan jokatuko dira finalerdietako ligaxkako azken partidak. Lehian jarraitzen duten lau bikoteek dituzte finalera sailkatzeko aukerak.
Bengoetxea VI-Larunbe eta Elezkano II-Zabaleta bikoteak Labriten arituko dira larunbatean; Irribarria-Rezusta eta Olaizola II-Untoria bikoteak, igandean Bilbon.
Bikote bakoitzak finalera sailkatzeko dituzten aukerak:
Irribarria-Rezusta:
Finalera sailkatuko dira Olaizola II-Untoria bikoteari irabaziz gero
Finalera sailkatuko dira Olaizola II-Untoria bikotearen aurka galduta, baina partida horretan 11 tanto eginda
Olaizola II-Untoria:
Finalera sailkatuko dira Irribarria-Rezusta bikotearen aurka garaipena lortuta
Irribarria-Rezusta bikotearen aurkako partida galduta, aukerak dituzte Elezkano II-Zabaleta bikoteak garaipena lortuz gero, baina emaitzaren arabera
Bengoetxea VI-Larunbe:
Finalera sailkatuko dira Elezkano II-Zabaleta bikoteari irabazi eta beste partida Olaizola II-Untoria bikoteak galtzen badu
Finalera sailkatuko dira 22-21 galduta, baina Olaizola II-Untoria bikotea 14 tantora iristen ez bada
Elezkano II-Zabaleta:
Finalera sailkatuko dira Bengoetxea VI-Larunbe bikoteari 11 tanto edo gehiagogatik irabazi eta Irribarria-Rezusta bikoteak garaipena lortuz gero