Binakakoa
Bizkaia frontoian
Bengoetxea eta Untoria, txapeldunak!
Erredakzioa
Oso partida serioa eta bikaina egin dute Bengoetxeak eta Untoriak. Berasaluze eta Zubieta, eskas (7-22).
Bilboko Bizkaia frontoiak hartu du 2015eko Binakako Txapelketako final handia.
Alde batetik Pablo Berasaluze eta Aitor Zubieta eta bestetik Oinatz Bengoetxea eta Alvaro Untoria. Hasiera batean, faborito gabeko finala, nahiko parekatua apustuetan ere, eta horrela izango zela zirudien baita partida hasi denean, baina ez da horrela izan.
Lehenengo tantoak oso borrokatuak izan dira, baina neurketaren hirugarren berdinketa eta gero (4-4) ez da partidarik egon. Berasaluzek eta Untoriak ez dute maila eman.
Berasaluze-Zubieta, Bengoetxea-Untoria, tantoz tantoz: 0-1, 1-1, 2-1, 2-2, 2-3, 3-3, 4-3, 4-4, 4-5, 4-6, 5-6, 5-7, 5-8, 5-9, 6-9, 6-10, 6-11, 6-12, 6-13, 6-14, 6-15, 6-16, 6-17, 6-18, 6-19, 6-20, 6-21, 7-21 eta 7-22.
AZKEN FINALAK
2005, MTEZ. IRUJO GOÑI III 22 - BENGOETXEA VI BELOKI 12
2006, MTEZ. IRUJO EULATE 22 - OLAIZOLA II ZEARRA 11
2007, XALA EULATE 22 - OLAIZOLA I BELOKI 18
2008, OLAIZOLA II MENDIZABAL II 22 - TITIN III LASKURAIN 17
2009, MTZ DE IRUJO GOÑI III 22 - OLAIZOLA II MENDIZABAL II 21
2010, XALA ZUBIETA 22 - GONZALEZ LASKURAIN 14
2011, OLAIZOLA II BEGINO 22 - XALA BEROIZ 14
2012, TITIN III MERINO II 22 - XALA LASKURAIN 15
2013, MTZ DE IRUJO ZABALETA 6 - BERASALUZE II ALBISU 4
2014, IRUJO BARRIOLA 22 - OLAIZOLA ARETXABALETA 13
2015, Bengoetxea-Untoria 22 - Berasaluze-Zubieta 7
PALMARESA
Retegi II, 5 txapel
Maiz II, 5 txapel
Martínez de Irujo, 5 txapel
Titín III, 4 txapel
Errandonea, 4 txapel
Goñi III, 4 txapel