Binakakoa
Astelena pilotalekuan
Berasaluze eta Zubieta Bilboko finalean izango dira
Erredakzioa
Ezkurdia-Zabaleta bikotea gainditu dute (22-15) eta final handian Bengoetxearen eta Untoriaren kontra neurtuko dituzte indarrak.
Eibarreko Astelena pilotalekuan hil ala biziko partida jokatu da. Lau pilotari, bi bikote eta Binakako Txapelketako finalerako txartela bakarra.
Berasaluze eta Zubieta izan dira irabazleak, 22-15 gainditu dute Aspeko Ezkurdia-Zabaleta bikotea, eta Bengoetxearen eta Untoriaren kontra neurtuko dira hilaren 26an Bilboko Bizkaia frontoian.
Berasaluze-Zubieta / Ezkurdia-Zabaleta, partida tantoz tanto:
1-0, 1-2, 2-2, 7-2, 7-3, 9-3, 10-5, 10-8, 11-8, 11-11, 11-13, 12-13, 13-13, 13-14, 14-14, 17-14, 18-15 eta 22-15.