Binakakoa
8. jardunaldia
Martinez de Irujo-Barriola bikotearen beste aurrera pauso bat
Erredakzioa
Xala eta Merino II.a bikota gainditu dite 22-11 eta sailkapeneko laugarren postua sendotu dute. Tafallan Bengoetxeak eta Untoriak lortu dute garaipena Retegiren eta Rezustaren kontra (22-15).
-
Irujo eta Barriola. Argazkia: EITB
Igande honetan Binakako Txapelketa 8. jardunaldiko azken bi partidak jokatu dira.
Logroñoko Adarraga pilotalekuan Martinez de Irujo-Barriola eta Xala-Merino II.a bikoteek jokatu dute; 22-11 irabazi dute Irujok eta Barriolak eta nahiz eta hamaika tantoko aldeaz garaipena lortu neurketa ez da hain erreza izan. Kostata, baina lortu dute bosgarren garaipena.
Tafallan Bengoetxea-Untoria bikoteak Retegi BI-Rezusta gainditu du 22-15.
8. JARDUNALDIKO SAILKAPENA
1. Ezkurdia-Zabaleta 7-1 (+63)
2. Berasaluze-Zubieta 6-2 (+15)
3. Artola-Albisu 5-3 (+44)
4. Irujo-Barriola 5-3 (+33)
5. Oinatz-Aretxabaleta 4-4 (0)
6. Xala-Merino 2-6 (-37)
7. Retegi Bi-Rezusta 2-6 (-47)
8. Olaizola-Beroiz 1-7 (-69)