Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Maiatzaren 4an

Olaizola II.a eta Irujo, beste final bateko protagonistak

Leire Etxazarra | eitb.com

Pilota munduan jaun eta jabe dira azken urteetan, Buruz Burukoaren eta Lau t'erdikoaren azken bi finaletan ere neurtu baitituzte indarrak. Goizuetakoa nagusitu da bietan.

  • Seigarren finala izango da Olaizola II.a eta Irujorentzat. Efe.

    Seigarren finala izango da Olaizola II.a eta Irujorentzat. Efe.

Aimar Olaizola (Olaizola II.a) eta Juan Martinez de Irujo nor baino nor gehiago izango dira, berriro ere, final batean. Maiatzaren 4an izango da, Bilboko Bizkaia pilotalekuan, Binakako txapela jokoan dutela.

Eskuz Binakako Pilota Txapelketan jokatzen duten seigarren finala da bientzat, eta lehenengoa beraiekin arituko diren atzelarientzat: Andoni Aretxabaleta (21 urte ditu) eta Abel Barriola (34 urte betetzear).

Barriolak ezin izan zuen 2011n jokatu, atzerapena ukatu ziotelako. Aretxabaletak beste presio bat du gainean: 33 urte dira bizkaitar batek ez duela txapelik irabazten.

Olaizola II.ak 2008ko eta 2011ko finalak irabazi zituen; Irujok, aldiz, 2005ekoa, 2006koa, 2009koa eta 2013koa.

Elkarren aurka jokatutako bi finaletan Iberokoak lortu zuen garaipena. Elkarren aurka jokatu dituzten azken bi finaletan, baina, goizuetarra nagusitu da; Buruz Burukoan eta Lau t'erdikoan, hain zuzen. Lehenengoan 22 eta 7 gailendu zen; bestean, 22 eta 16. Irujok errebantxa hartu nahi du, Binakakoa irabazita.