Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Finalaurreak, erabakita

Urrutikoetxea eta Beroiz, finalerdietara

Erredakzioa

Titin III-Merino II eta Urrutikoetxea-Beroiz bikoteen arteko norgehiagoka berdinduta heldu da azken txanpara, baina Euskal Herriko pilotariak sailkatu dira azkenean.

Urrutikotxeak eta Beroizek Binakako Txapelketako finalerdietako laugarren tokia beteko dute, Olaizola II-Aretxabaleta, Martinez de Irujo-Barriola eta Xala-Zubieta bikoteekin batera. Arrigorriagako pilotalekuko norgehiagoka erabakigarria euskal pilotarien garaipenarekin bukatu da, eta Titin III-Merino II bikotea kanporatuta geratu da. Errioxako pilotari beteranoaren Binakako azken partida izan da.

Bi bikoteek aukera berdinekin hasi dute neurketa, atzo Berasaluze II-Albisuk aukera guztiak galdu ostean. Tentsioz betetako neurketa gogorra ikusi da Arrigorriagan, espero bezala. Jokoan ikusitako berdintasuna markagailuan ere islatu da. Zazpi aldiz egon dira ados pilotariak markagailuan.

Titin III.a eta Merino II.a azken momentura arte lehiatu dira, aurkariei gauzak nabarmen zailtzeraino. 18ra berdinduta, joko bikaina egin du Urrutikoetxeak, eta 21era heldu dira. Presioak nabari dute euskal pilotariek azken pilotakadetan, eta akatsak egin ostean, 20ra heldu dira errioxarrak. Hala ere, Titinen akats batek Urrutikoetxea eta Beroizen alde erabaki du partida. Binakako Txapelketatik kanpo geratu da Errioxako bikotea.