Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Kanporatuta

Berasaluze-Albisu txapelketatik kanpo geratu dira, azkena galduta

Erredakzioa

Irabazteko zorian egon dira beste behin Asegarceko pilotariak, Xala eta Zubietaren aurka (21-22), baina porrotak Binakako Txapelketatik kanpo utzi ditu.

Berasaluze II.ak eta Albisuk Xala-Zubietaren aurkako neurketa galdu zuten, beste behin tanto bakar baten aldearekin (21-22), eta Binakako Txapelketako hurrengo fasera igarotzeko azken aukera galdu dute. Titin III-Merino II / Urrutikoetxea-Beroiz partidaren emaitza itxaron gabe ere, Pablo eta Jon Ander jadanik aukerarik gabe daude. Txapelketako jardunaldi guztiak jokatuta, 5 punturekin geratu dira sailkapenean.

Berasaluze II eta Albisuren nagusitasunarekin hasi zen partida, baina erabat orekatu zen geroago. Izan ere, bi bikoteak eskutik heldu ziren 21 tantotara, 9 berdinketaren ostean. Atzelariek lan ona egin zuten. Xalak, oso ondo defentsan, egoera irauli zuen, eta batera heldu zuren azken txanpara.

Albisuk indarra erakutsi zuen, eta Zubieta kontrolatu zuen, baina, txapelketa osoan bezala, ez zuen zortea alde izan, eta azken akats batek garaipena eman zien aurkariei. Xala eta Zubieta 9 garaipenekin sailkatu dira azkenean.