Binakakoa
Azken jardunaldia
Berasaluze-Albisu, finalerdietan egoteko borrokan, ostiralean
Erredakzioa
Bizkaitarrak eta gipuzkoarrak ezinbestekoa dute garaipena lortzea eta Titinek eta Merinok Urrutikoetxea-Beroizen aurka galtzea.
-
Berasaluze eta Albisu beste bi bikoterekin borrokan daude, finalerdietan sartzeko. EiTB.
Berasaluze II.a – Albisu, Titin III.a – Merino II.a eta Urrutikoetxea – Beroiz bikoteek lehia bizia izango dute asteburuan, Binakako Txapelketako finalerdietan egoteko geratzen den txartel bakarra eskuratzeko.
Jardunaldiko partida nagusia Arrigorriagan jokatuko dute, larunbatean, Titin III.ak eta Merino II.ak Mikel Urrutikoetxearen eta Mikel Beroizen aurka.
Errioxarrek ez dute beste bikoteen emaitzen zain egon behar, garaipena lortuz gero zuzenean pasako baitira finalerdietan.
Baina Urrutikoetxeak eta Beroizek irabazten badute, heurek lortuko lukete finalerdietan jokatzea, Berasaluzek eta Albisuk Xalaren eta Zubietaren aurka galduz gero.
Bizkaitarrak eta gipuzkoarrak ezinbestekoa dute garaipena lortzea finalerdietan egoteko, eta Titinek eta Merinok Urrutikoetxea-Beroizen aurka galtzea (ostiralean, zuzenean, 22:00etan).
Jardunaldiko beste bi partidak
Azken jardunaldiko beste bi partidetan ez da ezer jokoan.
Juan Martinez de Irujo eta Abel Barriola finalerdietarako sailkatuta daude dagoeneko, eta Joseba Ezkurdiaren eta Jose Javier Zabaletaren aurka neurtuko dituzte indarrak larunbatean Labriten. Ezkurdiak eta Zabaletak ez dute finalerdietan sartzeko aukerarik.
Igandean, berriz, Aimar Olaizolak eta Andoni Aretxabaletak Ekaitz Saralegiren eta ibai Zabalaren aurka jokatuko dute Aizarnazabalen (zuzenean, 17:00etan). Olaizola eta Aretxabaleta finalerdietarako sailkatuta daude jada.