Binakakoa
Jardunaldi bat faltan
Hiru bikote, txartel bat
Erredakzioa
Berasaluze-Albizu, Titin-Merino eta Urrutikoetxea-Begino bikoteek Binakako finalerdietan egoteko aukerak dituzte.
Binakako Txapelketako ligaxka hurrengo asteburuan amaituko da eta hiru bikote dira finalerdietan sailkatzeko aukera dituztenak.
Titin eta Merinok irabazten badute (Urrutikoetxea-Beginoren kontra) sailkapena eurena izango da, beste partidetan gertatzen dena inporta gabe.
Urrutikoetxea-Begino bikotea finalerdietan egoteko irabazi behar dute eta Berasaluze-Albisuren porrotarekin batera.
Azkenik, Berasaluze-Albisu bikotea Binakako finalerdietan egoteko irabazi, eta bide batez, Titin-Merinoren porrota behar dute.
Igandean jokatutako neurketan Berasaluzek eta Albisuk, asko sufrituta, Urrutikoetxea eta Begino gainditu zuten txapelketan bizirik jarraitu ahal izateko (22-19).
Markagailua:
0-2 / 3-3 / 5-3 / 7-5 / 9-7 / 9-10 / 13-13 / 17-14 / 19-16 / 20-18 / 21-19 / 22-19.