Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Bergarako pilotalekuan

Ezkurdia-Zabaleta eta Saralegi-Zabala, txapelketatik kanpo

Erredakzioa

Ezkurdiak eta Zabaletak Saralegi-Zabala bikoteari irabazi diote (11-22), baina ez dute Binakako Txapelketako hurrengo fasera sailkatzeko aukerarik.

Ezkurdia

Ezkurdiak eta Zabaletak Saralegi eta Zabalari irabazi diete Bergarako pilotalekuan (11-22), eta Binakako Txapelketako bosgarren puntua eskuratu dute. Ekaitz Saralegik Oinatz Bengoetxea ordezkatu zuen. Hiru hilabete emango ditu bajan Bengoetxeak.

Bi bikoteak sailkatzeko aukerarik gabe iritsi ziren frontoira, baina partida ona eskaini zuten. Berdintsu hasi zuten neurketa, baina laster nagusitu ziren Ezkurdia eta Zabaleta. Atzeko borrokan, Zabala ez zen ondo aritu, eta ez zion Saralegi ordezkariari beharrezko segurtasuna eman. Aurkarietatik urrun ibili ziren Saralegi eta Zabala.

Ezkurdiak eta Zabaletak bosgarren puntua eskuratu dute, baina ez dira sailkatuko. Saralegi eta Zabala sailkapeneko azken postuan daude, lau punturekin.