Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Jipoia Adarragan

Berasaluze II.ak eta Albisuk astindua eman diete Titin eta Merinori

Erredakzioa

Emaitzak argi eta garbi uzten ditu bi bikoteen arteko ezberdintasunak. Pablok eta Jon Anderrek garaipen bakarrera dituzte errioxarrak.

3:23

Berasaluze II.ak eta Albisuk jipoi galanta eman diote Titin III-Merino II bikoteari, Logroñoko Adarraga pilotalekuan (4-22). Irabazleek euren aurpegirik onena erakutsi dute. Beste batzutan bezala, aurkariariari nabarmen gailentzen hasi dute partida, 1-10eko markagailura oso azkar iritsiz, baina oraingoan momentu horri segida eman diote. Berasaluze II.ak bikain erantzun dio, joko onarekin, bere atzelariaren segurtasunari.

Titin III.a eta Merino II.a, bere aldetik, ez dira frontoian agertu. Galdutako pilotek (Titinek 4, Merinok 8) eta joko kaskarrak Errioxako bikotea zigortu dute. Txapelketako partidarik txarrena egin dute, soilik 4 tantorekin. Berasaluze II.ak eta Albisuk ez diete barkatu, eta laser heldu dira 22ra. Borrokak ez du besterik izan: batzuen ageriko ahultasuna et besteek nagusitasun handia.

Adarragako jipoiak puntu bat gehiago eman dio euskal bikoteari. Bolada txarrari bukaera eman eta laugarren puntua eskuratu dute. Oraindik bizirik daude txapelketan, eta hurrengo fasearekin amets egin dezakete. Errioxakoek ezustean bukatu dute momentu ona Logroñon, eta 5 punturekin geratu dira Binakako Txapelketako sailkapenean.