Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

10. jardunaldia

Berasaluze II.ari eta Albisuri beste partida bat irauli diete

L.E. | eitb.com

Asegarceko bikotea madarikatuta dagoela dirudi; izan ere, irabazita zuten partida galdu dute, beste behingoz. Eguneko beste partidan, Titin III.a eta Merino II.a nagusitu dira.

  • Berasaluze II.ak eta Albisuk 22-19 galdu dute Bengoetxea VI.aren eta Beginoren aurka. EiTB.

    Berasaluze II.ak eta Albisuk 22-19 galdu dute Bengoetxea VI.aren eta Beginoren aurka. EiTB.

Berasaluze II.ak eta Albisuk porrota jaso dute Binakako Txapelketako 10. jardunaldian, eta, berriro ere, partida irabazita eduki ondoren. Gorriek azken jardunaldietako bide berberari eutsi diote, hau da; lehen zatian jaun eta jabe izan dira, markagailuan aldea zabaldu dute, baina ondoren behera egin eta aurkariei garaipena erraz saldu diete.

Zornotzako pilotalekuan 15 eta 6 izan dira aurretik, baina Bengoetxea VI.ak eta Beginok 17na eta 19na egitea lortu dute, eta, azkenean, garaipena ere eraman dute, gorrien etsipenerako (22-19).

Bestalde, Labriten jokatutako partidan, Titin III.a eta Merino II.a Xala eta Zubietari gailendu zaizkie 22 eta 17. Partida orekatua, borrokatua eta tentsiozkoa izan da. Errioxarren 15eko berdinketaren ostean zabaldu dute aldea, eta lortutako garaipenari esker, hirugarren jarri dira txapelketako sailkapenean.