Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

20-22

Irujok Bengoetxea VI.ari irabazi dio ordezkatutako atzelarien neurketa

Erredakzioa

Eguneko beste partidan, Xalak eta Zubietak Saralegi-Beroiz bikoteari irabazi diote.

  • Martínez de Irujo, artxiboko irudian. Argazkia: EITB.

    Martínez de Irujo, artxiboko irudian. Argazkia: EITB.

Martinez de Irujo eta Bengoetxea VI.a pilotarien bikoteen arteko neurketa oso berdinduta joan da, baina azkenean Iberokoak irabazi du. Bi atzelariak, Barriola eta Zabala, lesionatuta daudenez, ordezkoek jokatu behar izan dute Labriten. Aritz Begino Oinatz Bengoetxearekin batera aritu da, eta Ceciliok Martinez de Irujoren atzean jokatu du.

Iruñeko Labrit pilotalekuan, bi bikoteak eskutik helduta joan dira neurketa osoan zehar. Partidaren hasieran defentsan aritu dira aurrelariak. Intentsitatea norgehiagoka osoan zehar mantendu da. Fase guztietan berdinduta, Martinez de Irujok eta Ceciliok azken zatian ihes egin dute, baina Oinartz Bengoetxearen erasoaldiak aurretik jarri ditu (20-19).

Atzelarien lana goraipagarria izan da, eta aurrelariek erantzunkizun handia hartu dute. Joko erakustaldirik gabe eta lau pilotarien akatsekin, erritmoa izan da protagonista, Labriteko giroak lagunduta. Irujoren nagusitasunak 20 tantora berdindu du partida, eta azkenean, baita garaipena lortu ere.

Martinez de Irujo eta Barriola dira liderrak, momentuz, 7 punturekin. Bengoetxea VI.a eta Zabala, bere aldetik, 3 punturekin geratu dira, sailkapeneko azken postuan.

Mauleko neurketan, Xalak eta Zubietak 5. puntua eskuratu dute Binakako Txapelketan. Urrutikoetxea (zerbilaletako mina du) eta Beroiz 4 punturekin geratu dira.