Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

22-14

Urrutikoetxea-Beroiz bikotea, nagusi Ezkurdiaren eta Zabaletaren aurka

Erredakzioa

Asegarceko bikoteak 22-14 irabazi du, eta Binakako Txapelketako laugarren garaipena eskuratu du.

1:21

Mikel Urrutikoetxeak eta Mikel Beroizek garaipen garrantzitsua lortu dute Joseba Ezkurdiaren eta Jose Javier Zabaletaren aurka (22-14) Binakako Txapelketako zortzigarren jardunaldian. Urrutik eta Beroizek laugarren garaipena eskuratu dute, eta finalerdietara sailkatzeko lehian jarraitzen dute.

Partida hasieran nagusi izan dira Urrutikoetxea eta Beroiz. Asegarceko bikoteak 11 tantoko aldea lortu du partidaren lehen txanpan (13-2). Ondoren, Ezkurdiaren eta Zabaletaren erreakzioa etorri da. Aspeko bikoteak aldeak murriztea lortu eta bi tantora gerturatzea lortu du.

Azken txanpan, ordea, Urrutikoetxea Ezkurdia baino gehiago izan da aurrealdeko koadroetan eta Beroizek atzealdean agindu du Zabaleta menderatuz. Horrenbestez, Urrutikoetxeak eta Beroizek garaipena lortu dute, 22-14ko emaitzarekin.

Partzialak: 1-1, 6-2, 13-2, 13-7, 14-12, 16-13, 17-14 eta 22-14.