Binakakoa
2014
Hendaia, Logroño, Bilbo eta Tolosa, 6. jardunaldiko frontoiak
Erredakzioa
Ostiralean hasi eta astelehenean amaituko dira seigarren jardunaldiko binakako partidak.
-
Olaizola II-Aretxabaleta / Irujo-Barriola, igandean.
Esku pilotako Enpresen Ligak iragarri duenez, Hendaia, Logroño, Bilbo eta Tolosa izango dira Binakako Txapelketa hartuko dituzten herriak.
6. jardunaldiko aurreneko neurketa ostiralean jokatuko da Hendaian; bertan, Xala-Zubieta eta Ezkurdia-Zabaleta izango dira aurrez aurre.
Larunbatean, Adarragan, Titin III-David Merino bikoteak Berasaluze VIII-Albisu bikotearen kontra neurtuko ditu indarrak.
Igandean, jardunaldiko partida handia jokatuko da: Olaizola II-Aretxabaleta, Irujo-Barriolaren kontra.
Azken partida astelehenean izango da, Tolosako Beotibarren: Bengoetxea VI-Ladis Galarza eta Urrutikoetxea-Beroiz arituko dira nor baino nor gehiago.