Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

5. jardunaldia

Berasaluze-Albisu eta Irujo-Barriola bikoteek garaipenak lortu dituzte

Erredakzioa

Pablo Berasaluze eta Jon Ander Albisu aise nagusitu dira Urrutikoetxea eta Beroizen aurka, eta Irujok eta Barriolak erakustaldia eman dute Xala-Barriola bikotearen kontra (12-22).

1:32

Pablo Berasaluze-Jon Ander Albidu eta Juan Martinez de Irujo-Abel Barriola bikoteek garaipen garrantzitsua lortu dituzte Binakako Txapelketako bosgarren jardunaldian. Asegarceko bikoteak aise irabazi du Urrutikoetxearen eta Beroizen aurka Mungian (22-6), eta Aspekoek erakustaldia eman dute Labriten, Xala-Zubieta bikote sendoaren aurka (12-22).

 

Berasaluze II-Albisu 22 Urrutikoetxea-Beroiz 6

Pablo Berasaluzek eta Jon Ander Albisuk erraz agindu dute Mungiako pilotalekuan, eta markagailuan 5-1ekoa lortu dute. Urrutikoetxea eta Beroiz ez dira eroso egon kantxan, eta gorriek aise jarri dute 9-2koa.

Berrizeko aurrelairak eta Gipuzkoako atzelariak sendo jokatu dute, eta tanto ederrak lortu dituzte (14-3). Urrutikoetxeak eta Beroizek akats ugari egin dituzte, eta gorriek 17-3koa jarri dute markagailuan.

Azkenean, Berasaluze II.ak eta Albisuk 22-6 irabazi dute, eta Binakako Txapelketako bigarren puntua lortu dute.

 

Xala-Zubieta 12 Martinez de Irujo-Barriola 22

Xalak eta Zubietak aurrea hartu du Iruñeko Labriten, baina Martinez de Irujok erantzun bikaina eman du, eta urdinek markagailua irauli dute (2-5). Iberoko aurrelariak erakustaldia eman du aurreko koadroetan, eta nafarrek 2-9koa jarri dute markagailuan.

Iparraldeko aurrelaria eta Aitor Zubieta markagailuan hurbildu dira (6-10), baina Juan Martinez de Irujo eta Barriola oso sendo mantendu dira kantxan (12-16).

Azkeneko tantoetan Xalak eta Zubietak akats garrantzitsuak egin dituzte, eta Iberoko aurrelaria eta Leitzako atzelaria nagusitu dira (12-22). Aspekoek euren laugarren puntua eskuratu dute.