Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

5. jardunaldia

Ibai Zabalak Ladis Galarza ordezkatuko du Tolosan

Erredakzioa

Nafarroako atzelariak eskuetako mina du, eta bere ordez, Ibai Zabala bizkaitarrak jokatuko du Oinatz Bengoetxearekin batera.

  • Ibai Zabala. Argazkia: EiTB

    Ibai Zabala. Argazkia: EiTB

Ladis Galarzak eskuetako mina du, eta ezin izango du ostiraleko Beotibarreko Binakako Txapelketako bosgarren jardunaldia jokatu. Bere ordez, Ibai Zabala bizkaitarrak jokatuko du, Oinatz Bengoetxearekin batera. Asegarcekoek Ezkurdia eta Zabaletaren kontra (txapelketako azkenengo sailkatuak) jokatuko dute.

Jarraitu Bengoetxea VI-Zabala vs. Ezkurdia-Zabaleta norgehiagoka, zuzenean eitb.com-en eta ETB1en, ostiralean 22:00etatik aurrera.